Pandemiari aurre egiteko jarrera arduratsua eskatzen duen "aindu gaitezen... ondokoa babesteko" izeneko kanpaina abian jarri du aste honetan Hernaniko Udalak. Zortzi hernaniar dira sentsibilizazio kanpaina honetako protagonistak. Adineko pertsonak, haien zain-tzaileak, gurasoak, haurrak, gazteak€ "Pandemia baten erdian gauden honetan, gure artean elkar zain-tzeko beharra dagoela adierazi nahi du kanpaina honek", azaldu dute Udaletik.

Lau kartel ereduk osatzen dute kanpaina; hernaniar kolektibo desberdinak islatu nahi izan dira. Horiek zabaldu nahi duten mezua hauxe da: gutako bakoitzaren ardura dela bere burua zaintzea, hori eginda ondokoak ere zainduko ditugulako.

Herri osoan barreiatuta dauden garbigune txikietan egongo dira ikusgai: kalean ibiltzen ari garenean gogoan izan dezagun.

Kanpainan borondatez parte hartu duten hernaniarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak, herritar guztien hobebeharrez haien irudia eman dutelako.

Pandemia hasi zenetik, Hernaniko Udalak hainbat prebentzio neurri ezarri ditu, batzuk orokorrak, besteak tokian tokikoak. Hernaniko Udalak ere hainbat erabaki hartu ditu eta, unean unean, albisteak argitaratu ditu webgunean nahiz sare sozialetan erabaki eta neurri horien berri emateko. Gauzak horrela, informazio emaria handia denez, webgunean atal berezi bat sortu dute informazio eguneratuarekin.

Gogoratu behar da maiatzean, udal talde politiko guztien babesarekin, Ekintza Plana aurkeztu zutela. Bertan udal zerbitzuen funtzionamendua, herritarren sarearen funtzionamendua, kaltetuak izan direnentzako dirulaguntzak, tasa eta zergetan hobariak eta atzerapenak eta aste honetan martxan jarritako bezalako sentsibilizazio kanpainak jaso-tzen dira.

Guztira, plan horrek biltzen dituen neurriak kontuan hartuta, bi milioi euro baino gehiago bideratu dituzte 2020ko udal aurrekontutik kolektibo horien laguntzetara eta tokiko jarduera ekonomikoa suspertzera.

Kolektibo kaltetuenen artean ostalaritza eta turismoa aurkitzen dira, dudarik gabe.

Izan ere, ostalaritza establezimenduak derrigorrez itxita egon behar izan duten garaietan Udalak lagun-tzak bideratu ditu. Azkeneko deialdia abenduan izan zen. Guztira 150.000 euro jaso zituzten batez ere taberna eta jatetxeentzat.

Laguntza honek 800 euroko kopuru finkoa zuen establezimendu eskatzaile bakoitzarentzat. Gainera, 400 euro arteko kopuru osagarria ere bazegoen jardueraren ohiko funtzionamenduarekin lotutako gastuengatik eta kontsumo hori Hernaniko txikikazko saltoki edo zerbitzu-enpresetan egindakoa bazen, herriko ekonomia zirkularra eta saltoki txikiak sustatzeko xedearekin.