- Bihar Ipuinaren Ordua zikloaren baitan, Kontukantoi taldeak saio bat eskainiko du, 18.00etan, Lasarte-Oriako kultur etxeko kafetegian. Ordu beteko saio batean, istorio desberdinak kontatzen dira. Historia hauetan hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin. Edukiera lau eta sei urte bitarteko hamabi umerentzat izango da. Gonbidapenak udal liburutegian jaso daitezke.