- Proiektu pioneroa da Txirikorda eta berriki jakin da Eusko Jaurlaritzak 640.000 euroko dirulaguntza emango diola Usurbilgo Udalari. 16 zuzkidura bizitoki barne hartuko ditu Txirikordak, eta 40.000 euro jasoko ditu horietako bakoitzagatik; lor zitekeen kopuru osoa, alegia.

2021eko aurrekontuetan egingo den inbertsiorik garrantzitsuena izango da Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa. Otsailean hasiko da lanen eslei-tze prozesua, eta udal Gobernuak 2022 amaierarako jarri nahi ditu martxan eraikinak hartuko dituen 16 etxebizitzak.

Udaletik jakitera eman dutenez, dirulaguntza horrekin, bultzada nabarmena jaso du Txirikordak. Proiektua 2,37 milioi euroan baloratu du Udalak, eta horietatik bi milioi euro jada lortuak eta lotuak ditu.

Izan ere, Jaurlaritzaren dirulagun-tza jasotzeko baldintzetako bat zen Udala izatea proiektuaren sustatzailea, eta halaxe bihurtu zen maia-tzean Ugartondoko Hitzarmen Ba-tzordearekin lortutako akordioaren bidez.

Hasieran, eurek sustatu behar zuten Txirikorda, Ugartondoko etxebizitzak egiteagatik Udalari eman beharreko %15aren truke. Akordio horrekin, Ugartondoko eremuaren %15 hori Udalari dirutan ematea adostu zuten (1,4 milioi euro, baino zerbait gehiago).

Exekuzio proiektua Jaurlaritzan aurkeztuta, dirulaguntzaren eskaera egin zuen Udalak, eta orain iritsi da ebazpena: jaso zezakeen kopuru osoa jaso du, alegia, 640.000 euro. Kostu osoa estaltzeko, beste 312.000 euro jarriko ditu Udalak 2022ko aurrekontuetan.

Txirikorda herriko gazte eta adinekoei zuzendutako bizigunea izango da. Emantzipatu nahi duten gazteak eta konpainian beren neurriko apartamentua nahi duten edadekoak izango dira erabiltzaileak. Honela, belaunaldi desberdinak elkar aberastuko dira.

Txokoaldeko Akerra eraikina birgaitzeko lanek ere dirulagun-tza jaso dute. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Erein deialditik, landa eremua sustatu eta laguntzeko ateratakoa. Guztira, 84.000 euro jasoko ditu Usurbilgo Udalak Akerrako lanak finantzatzeko.