- Zaporeak euskal GKErentzat dirulaguntza onartu du Andoaingo Udalak. Greziara iristen diren errefuxiatuekin landa eremuan lan egiten duen boluntario taldeari 2.000 euroko laguntza emango zaio.

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak bi helburu ditu: batetik, errefuxiatuei elikadura duina eta kalitatezkoa ematea; eta, bestetik, EAEn eta Nafarroan sentsibilizazio-lanak egitea. Horregatik, eta bigarren helburu hori betetzen laguntzeko onartu du diru laguntza Gizarte Zerbitzuen batzordeak. Era berean, laguntza hau publiko egitea erabaki du "gure bizilagunek jakin dezaten udal honen asmoa dela herritar zaurgarriengandik hurbil egotea".

Moriako Errefuxiatuen Zelaiko sutearen ondoren bizi den egoera humanitario "dramatikoa" dela eta, Zaporeak euskal GKEak administrazioei dei egin diete Lesboseko (Grezia) krisi humanitarioari aurre egin ahal izateko.