- La Salle Berrozpe ikastetxeak sukaldaritza osasungarri eta dibertigarriari buruzko online tailerra egingo du datorren asteazkenean, hilak 25 (17.30tik 19.00etara), 2019an jaiotako haurren familientzat.

Nutrieskolaren instalazioetatik Carola Tellez dietistak hitz egingo du hamaiketako eta askarietarako aukerarik gomendagarrienei buruz eta zein aukera saihestu behar diren. Lehen aldiz, eta pandemiaren ondorioz, online egingo da tailerra. Interesatuta dauden familia guztiek har dezakete parte aurrez izena emanda (www.lasalleberrozpe.eus web gunean edo 943 590 557 telefonoaren bidez).