- Hernaniko Udalak atzo jakinarazi zuenez, Gabriel Zelaia eraikinean kokatzen den ikasgela zerbitzua bihartik aurrera berriro martxan izango da. Gainera, zerbitzu hau erabili ahal izateko protokoloa zehaztu da, baita edukiera mugatu ere.

Lantaldean jarduteko gelan gehienez hiru pertsona egon daitezke. Bakarkako ikasgelan, mahai bakoitzeko bina pertsona egon daitezke; guztira hamalau.

Ikasgela zerbitzua erabili ahal izateko baimen-txartela eskuratu behar da, udal liburutegian eskatuta. 16 urtetik gorakoek erabil dezakete zerbitzua. Ezinbestekoa da bost euroko fidantza ordaintzea baimen-txartela eskuratzeko.

Hernaniko Udaletik gogorazi zutenez, joan zen martxoan ezarritako konfinamenduaz geroztik etenda egon da zerbitzu hau. Gabriel Zelaia eraikina asteburu eta opor garaian Biteriko ikasgelaren osagarri da. Bi gelez osatua dago; talde lanak egiteko gela eta bakarka ikasteko balioani-tzeko gela.