- Zientzia asteko ekimenen barruan, Bilbon berriki burutu den Argazki Geologikoen Lehiaketan saritua izan da Hernaniko institutuko DBH 4. mailako Naroa Saenz de Heredia Millet ikaslea, hirugarren saria jaso duelarik.

“Pandemiaren eraginarengatik, aurten lehiaketa hau online burutu da, baita sari banaketa ere, horregatik egoera hauetan lortutako saria are eta merezimendu handiagoa du”, adierazi dute institututik.

Ez da lehen aldia Saenz de Herediak horrelako aipamen bat irabazten duela. Urrutira joan gabe, iazko edizioan saria jaso zuen ere.