- Bihar 18.00etatik 20.00etara, Astigarragako Emakumeen Etxea diseinatzeko hirugarren saioa egingo da. Osasun egoera dela eta, aurrekoa bezala, Udalak hau ere online egiteko erabakia hartu du.

Bilera hau azkenekoa izango da. Aurreko bi saioetan beste herri batzuetako ereduak ezagutu eta Astigarragako etxeak izango duen xedea eta bertan eskainiko dena landu ondoren, bihar, espazioa, funtzionamendua eta kudeaketa landuko dira.

Bilerara sartzeko esteka https://zoom.us/AstigarragaEmakumeenEtxea izango da, aurreko saioan erabilitako berbera. Arazorik ez izateko Zoom plataformaren azkeneko bertsioa instalatuta dagoela berrikusi behar da. Norbaitek aurrez dena ondo doala ziurtatu nahiko balu, gaur 17.30etik 18.00etara froga bat egingo da. Arazoak dituztenak Berdintasun teknikariarekin. Leirerekin, jar daitezke harremanetan (638 206 586).