- Hernaniko Udalak behin betiko udal baratzeen onartu eta baztertuen zerrenda publikatu du (www.hernani.eus). Partzela bakoitzaren zozketa abuztuaren 30ean, goizeko 10.00etan burutuko da. Baratze parkeak guztira 30 metro karratuko 72 partzela izango ditu, eta bi eremu artean banatuko dira: Antziolan 26 partzela eta Sagastialden, aldiz, 46. Esleipendunak behartuta egongo dira, lursaila eskuratu baino lehen, Udalak eta Ekoguneak antolatutako nekazaritza ekologikoei buruzko prestakun-tza ikastaro bat egitera.