- Urnietako Aldapeta kaleko errepidea irekita dago berriro iragan ostiralean azaldu zen zuloa konpondu eta gero. Zuloa zegoelaren abisua jaso bezain pronto Udalak segurtasuna bermatzeko neurriak hartu zituen, eremua hesiz inguratuz eta kaltetutako eremua seinaleztatuz. Era berean, udal zerbitzuak lanean hasi ziren konponketa ahalik eta lasterren egiteko. Esan bezala, dagoeneko konponduta dago eta ibilgailuak normaltasunez igaro daitezke eremu horretatik berriro.