- Koronabirusak eragin ekonomiko negatiboa izan du familia askorengan, eta egoera zail honetan urnietarrei lagun-tzeko asmoz, Urnietako Udalak zerga arloko epeak aldatzea eta zabaltzea erabaki zuen martxoaren amaieran. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) erroldari dagozkion ordainagirien kasuan, kobratzeko epea abuztuaren 1etik irailaren 15era arte atzeratuko da.