Etxealdiako zubiko lanak bihar hasiko ditu Aldundiak

Usurbilek hainbatetan eskatu duen bezala, zoladura eta egitura konponduko dituzte

05.07.2020 | 02:07

Usurbil – Usurbilgo Udalak jakitera eman duenez, bihar Etxealdiako zubia konpontzen hasiko da Foru Aldundia.

Egitura eta zoladura konponduko dituzte. Aditzera eman dutenez, bertatik pasatzeko aukera izango da hasieran, baina uneren batean itxi egin beharko dute, pasarela konpon-tzeko. Aurrerago jakinaraziko da noiz itxiko duten.

Udaletik gogorazi dutenez, "hainbatetan eskatu izan dio Usurbilgo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari Etxealdiako zubia konpontzeko, eta, azkenik, ekingo die lanei".

noticias de noticiasdegipuzkoa