aur egun ordutegiaren arabera gazte eta adinduak ez dituzte batera egoteko espaziorik, baina Usurbilen bi belaunaldi desberdinetako herritarrek elkarrekin bizitzeko proiektua, Txirikorda, egi bihurtzeko gertuago dago.

Izan ere, Usurbilgo azkeneko Osoko Bilkuran Udalak eta enpresa eraikitzaileak adostutako hitzarmena onartu zuten, EH Bilduren eta PSEren aldeko botoekin; EAJk absten-tziora jo zuen. Akordioaren arabera, hilabete honetan eskuratuko du Udalak proiektuaren exekuzio proiektua, eta horrek dirulaguntzak eskatzeko eta esleitzeko bidea irekiko du; Txirikordaren inguruko urbanizazioa eraikitzaileen ardura izango da, gainera.

Aurreko legealditik dator proiektua. Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzarekin hainbat bilera egin ditu udal Gobernuak, eta, haien esanetan, Txirikorda bezalako proiektuak "bete-betean" sartzen dira euren dirulaguntza lerroetan. Laguntza horiek jasotzeko, Udalak behar du izan proiektuaren susta-tzailea. Solaberrietaren esanetan, "bide interesgarri bat zabaldu zitzaigun, proiektu hori ia %100 finantza-tzeko aukera dagoelako".

Enpresekin hitz egin, eta ez zutela inolako arazorik jarri azaldu zuen alkateak: gauzak horrela, eraikin publiko horren kostua zenbatekoa zen adostu zuten enpresekin (1,42 milioi euro), eta diru hori jasota, Udalak bideratuko du proiektua. "Malgutasunez jokatuko dugu, eta diru hori lau fasetan jasotzea adostu dugu: akordioa sinatzean %25, obrak esleitzean beste %25, lanak hastean beste %25, eta, azkenik, beste %25 lanak amaitzean", adierazi zuen.

Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren ere aurreratu zuen Solaberrietak: exekuzio proiektua Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko du Udalak, dirulaguntzak eskatzeko, eta, ebazpena eskutan, obrak esleitzeko prozedura hasiko dute.

EAJk, bere aldetik, baieztatu zuen azken hirigintza batzordea izan zela lehenengo aldia Txirikordaz entzun duena Udalaren barruan; prentsaren bidez gehiago jakin dutela. Horrez gain, ekipamenduak beteko dituen behar sozialez harago, beharren ikuspegi zabalago bat aintzat hartuta, zalantzan jarri zuen Txirikorda proiektua ote den lehenetsi beharrekoa. Proiektuaren hurrengo urteetarako bideragarritasun ekonomikoaren azterketa bat egin beharko litzatekeela ere nabarmendu zuen.

Solaberrietak "harrituta" erantzun zion: "Ziur nago batzorde desberdinetan hitz egin dela; lehentasunen azterketa, berriz, aurreko legealdian egin zen".

Hirigintzari lotutako beste bi puntu ere landu zituzten plenoan eta biak onartu ziren. Batetik, Oroitzapena etxeko jabeek eskatu zuten eraikin horren gehienezko etxebizi-tza kopurua aldatzea, lau izatetik, sei izatera pasatzea; eta bestetik, Fermindegi baserriaren arteko zatia eta errepidea permutatzea.

Udalak hilabete honetan jasoko du exekuzio proiektua eta dokumentu horrekin dirulaguntzak

eska ditzake