- Oinarrizko elikadura bermatzeko dirulaguntza bereziak sor-tzea erabaki zuen lehengo astean Usurbilgo Prebentzio Mahaiak, eta aste honetan argitaratu ditu Udalak horiek eskatu ahal izateko oinarriak eta eskaera egiteko orriak (usurbil.eus). Dirulaguntza horren helburua da konfinamenduaren ondorioz elikadura bermatu ezin duten hainbat kolektibo zaurgarriri laguntzea alarma egoerak irauten duen bitartean, hain zuzen, elikadura berma-tzeko baliabideak emanez. Behin baino gehiagotan eskatu ahal izango da, alarma amaitu arte, behar bezala zurituz gero.

Bi taldek jaso ditzakete laguntza hauek. Batetik, Oiartzungo elikagaien bankua itxi egin dute, eta elikadura bide horren bidez bermatua zuten herritarrak behar hori ezin ase gelditu dira. Bestetik, konfinamenduaren ondorioz, lanpostua galdu duten herritarrak daude, edo pentsiodunak, pentsio duinik ezean, oinarrizko elikadura bermatzeko zailtasunak dituztenak.

Esan bezala, alarma egoerak irauten duen bitartean eskatu ahal izango da laguntza, eta, hamabost egunetarako laguntzak dira. Jasotako eskaerak hamabostaldika sailkatuko dira, eta atzeraeraginekoak izango dira: eskatzen den hamabostaldiari dagokion laguntza jasoko dute. Hau da, norbaitek apirilaren 4ean eska-tzen badu, hilaren 1etik 15era bitarteari dagokion laguntza jasoko du.

Dirulaguntzak, ohiko egoeratan, aurreko urteko diru-sarreren araberakoak izaten dira. Elikadura bermatzeko dirulaguntzen kasuan, ordea, 2020ko diru-sarreren aurreikuspenen arabera banatuko dira. Nominak edo pentsioen edo langabeziaren prestazioa ziurtatzen duten agiriak eskatuko dira, alarma egoera bukatzen denean. Beraz, printzipioz, eskatzen duen orori emango zaio dirulaguntza. Alarma egoera amaitzean, baloratuko dute lagun-tza jaso dutenei bazegokien edo ez. Ezezko kasuan dirua bueltatu beharko dute.