- Urumea Herri Gunea zaintza talde boluntarioa sortu da Hernanin, koronabirusa dela eta egungo egoera ikusita. Zeregina arrisku gehien duen jendeari, etxetik kanpoko enkarguak egiten laguntzea da, baita haurrak etxean zaintzea ere.

Udaletik jakitera eman dutenez, Urumea Herri Gunea herriko aginteriekin harremanetan jarri zen astelehenean. Udalak boluntarioei seguru bat emango die babestuta egon daitezen eta akreditazioak, baina herri ekimena errespetatzea erabaki du eta boluntario taldeak antolakuntzarekin jarraituko du.

Boluntario egiteko aukera dago oraindik, eta taldearen parte izan nahi ezgero edota, behar duten horiei laguntza eman nahi izanez gero, 663 473 045 telefonora whatsapp bat bidali behar da. Bestalde, 690 145 760 zenbakira deitzeko aukera ere eskaintzen dute.

Dagoeneko 50 bat pertsonek izena eman dute. Horietatik 25 banaketekin hasiko dira eta besteak erreserban daude.