- Herritarren Babes Sarea jarri dute martxan Usurbilgo hainbat boluntariok, Hurbilago merkatari elkarteak eta Udalak elkarlanean, COVID-19 birusa dela eta. Dagoeneko 129 herritarrek eman dute izena boluntario gisa. Martxan ere hasi dira: bi laguntza eskaera izan dira, eta horiei zerbitzua eman diete.

Joan den astearen amaieran, Udalean sortutako Prebentzio Mahaia urgentziaz bildu zen koronabirusari eta horren ondorioei aurre egiteko neurri berriak adosteko. Lau orduko bileran, Herritarren Babes Sarea nola kudeatu, saltokietan preben-tziorako zein neurri hartu eta horri guztiari erantzuteko Udaleko Gizarte Zerbitzuak nola antolatu erabaki zuten.

Izan ere, boluntario sarea Whatsapp talde batean sortu da: https://chat.whatsapp.com-/DXLvvdhbLlSFag61YIONSA estekan klik eginda automatikoki sartzen da telefonoa talde horretara . Talde horretako kide guztiei galdetegi bat betetzeko eskatzen zaie, zertarako prest dauden eta euren disponibilitatea jakiteko.

Bestetik, Udaleko Gizarte Zerbi-tzuetatik kudeatuko duten telefonoa ahalik eta gehien zabalduko dute, hainbat medioren bitartez, ahalik eta herritar gehienengana iristeko; herritarrei dei egin diete beste herritar batek behar duela uste izanez gero, haien ordez dei dezaten. Hauxe da zenbakia: 688 634 512, eta, oraingoz, 8.00etatik 14.00etara egongo da martxan. Herritar Babes Sareak aditzera eman duenez, dei asko ari dira jasotzen, gehienak boluntario gisa lan egin nahi dutenenak.

Gauzak horrela, Udalak bere esku dauden bitarteko guztiak utziko dizkie boluntarioei, zerbitzuak ematen dituztenean prebentzio neurri guztiak betetzen dituztela berma-tzeko. Jarraitu beharreko protokolo bat ere zehaztu dute udal webgunean irakur daitekeena.

Ondoko kolektiboei lagunduko diete boluntarioek: 65 urtetik gorako herritarrei, elbarritasunen bat dutenei, haurren zaintzarako arazoak dituztenei eta gaixorik edo isolatuta daudenei. Norberak ez, baina arazoak izan ditzakeen beste herritarren baten berri eman nahi dutenek ere dei dezakete telefono horretara.

Ondoko beharrei erantzungo dituzte kontziliazio arazoak tarteko haurrak zaintzeko laguntza behar dutenei eta oinarrizko elikagaiak edo farmaziako botikak erosteko lagun-tza behar duten adinekoei.

Joan den astean, Eusko Jaurlari-tzatik ostalaritza alorreko establezimendu guztiak ixteko agindua iritsi zen, baina dendak eta zerbitzuak irekita daude eta Hurbilagoko kideak lanean daude. Esaterako, Herritarren Babes Sarearen berri ematen duen kartela eta beraien bezeroek jarraitu beharreko gomendioen kartelak egin dituzte, eta bakoitzak bere lokalean jarri du.

Horrez gain, komertzio guztietako sarreran eskuak desinfektatzeko produktuak ipini dituzte eta metro eta erdiko distantzia errespetatzeko seinaleak jarri dituzte lurrean.