Astigarraga - Astigarragako Udalak Emakumeon plazaren hiritartze obrak hasi berri ditu. Eremu horretarako proiektatutako birgaitzean, kristaleko azalera handi batean kokatzeko murala sortzea aurreikusi da. Murala herriko emakumeen irudi eta parte-hartzearekin osatuko da, Nagore Legarreta argazkilariak zuzendutako argazki saio ezberdinetan. Horretarako, martxoan zehar hainbat hitzordu jarri dituzte parte hartu nahi duten emakumeak kultur etxe berrira bertaratu daitezen argazkiak ateratzera.

Deialdi batzuetarako datak itxita daude dagoeneko, baina beste hi-tzordu batzuk zabaldu ditu parte hartzera animatu nahi duten emakumeentzat. Hauek martxoaren 12an, 10.30ean eta 17.30ean; martxoaren 14ean, 10.30ean eta azkenik, hilaren 27an, 17.30ean izango dira. Saioetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea berdintasuna@astigarraga.eus helbidean.

Astigarragako Berdintasun Sailak Astigarragako emakumeen parte-hartzea sustatzeko herriko talde ezberdinekin bilerak egin ditu eta horrez gain, gutunak bidali ditu, herriko etxe guztietara. Izan ere, helburua da perfil, jarrera, kolore, kultura, adin eta sentsibilitate ezberdinetako emakumeak irudikatzea; ahizpatasuna, jabetzea, askatasuna, indarra eta elkartasuna bezalako baloreak oinarri hartuta.

Astigarragako Udalak eskerrak eman nahi dizkie, aldez aurretik, parte hartzera animatu diren emakume guztiei eta animatzeko daudenei gonbidatu die muralean beren arrastoa uztera.

Puntu morea Martxoko larunbatetan 19.00etik 2.00etara Barandiaran plazan puntu morea egongo da, indarkeria sexistari buruzko informazioa edo babesa behar duenarentzat.