- Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi guztiek (EAJ-PNV, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) udalerrian elkarbizitza sustatzea eta elkarguneak bultzatzen jarraitzea garrantzitsua dela gogorarazi nahi izan zuten atzo, idatzi baten bidez. "Jenny Pearce-n bisitak, Hondarribian aspalditik laguntzen dabilen bakearen antropologoak, elkarrizketaren kulturaren garrantzia defenda-tzera gonbidatzen gaitu berriro", zioten talde politikoek. Ida-tziaren arabera, taldeek helburu horrekin lanean jarraitzen dute, Alardearen inguruko elkarrizketa laguntzen duten agertokiak bultzatzen: "Udala osa-tzen dugun alderdiak ziur gaude bide hori dela jarraitu beharrekoa". Aurten pandemiaren aurrekoak bezalako jaiak ospatuko diren oraindik ez badakite ere, ospakizunak egiteko urratsak aurrera egingo dutela iragarri zuten Udaletik, "eran-tzukizuna eta herritar guztien aniztasunaren errespetua oinarri hartuta".