- Irungo Udaleko Mugikortasun arloak jakinarazi duenez, aste honetan hasi da 2022rako TAO txartelak berritzeko kanpaina. Prozesu honen izapideak errazteko eta kontrolean aurrera egiteko, Udala betirako balio duten egoiliar txartelak banatzen hasi da azken urteotan. Txartel hauek automatikoki berritzen dira urtero, egoiliar izateko baldintzak betetzen jarraitzen bada betiere. Balditzak betetzen dituzten eta tasaren ordainketa helbideratuta duten egoiliarren txartela automatikoki berrituko da. 2022an, 33,60 eurokoa da tasa, bederatzigarren urtez jarraian, 2013koa baino %30 merkeagoa (orduan 48 eurokoa zen). Ordainketa urtarrilaren 31ean zordunduko da. Udalak helbideratzea eskatzeko gomendatu die oraindik izena eman ez duten egoiliarrei. Egoitza elektronikoaren bidez egin dezakete, Irun Txartela erabiliz irun.org/sac webgunean. Orainketa helbideratuta ez duten egoiliarrek egoitza elektronikoaren bidez ordaindu dezakete tasa, hurrengo helbidean: irun.org/pagotributos.