- Irungo Udalaren Kirol Arloak jakinarazi duenez, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek eskaintza berezi bat aterako dute abonatu izan nahi dutenentzat. Abenduaren 27etik urtarrilaren 21era bitartean alta hartzen duten erabiltzaile guztiek %100eko deskontua izango dute matrikulan. Alegia, abonatu berriek matrikula aurreztuko dute, eta beren abonamendu motari dagokion hiruhilekoko kuota bakarrik ordaindu beharko dute. Altak udal webguneko egoitza elektronikoaren bidez tramitatu behar dira, Irun Txartela erabiliz.