- Hondarribiko Udalak zazpi pertsona kontrata-tzeko deialdia egin du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Azken urteotako lanari jarraipena emateko, aurten ere itsasertzeko garbiketa proiektua berreskuratu egingo da, eta horretarako erdi mailako teknikari bat, taldearen arduradun bat eta bost langile kontratatuko dira, itsasertz eta erreketan garbiketa lanak egiteko ardura izango dutenak. Interesatuek Lanbiden eman beharko dute izena.