- Abotsanitz Herri Batzarrak kaleratzen duen Aiza! aldizkariaren zortzigarren zenbakia kalean da. Beste gai askoren artean, Goikoerrotako azken errotariekin eginiko elkarrizketa, bi arkitektok pandemiaren inguruan egiten duten hausnarketa, Bertsolaritza Hondarribian serieko atalean Fernando Artola Bordari-ri eskainitakoa, Mikel Sarriegik Butterfly effect an-tzezlanari buruz idatzitakoa, edota kolaboratzaile berrien ekarpenak aurkitu daitezke azken zenbaki honetan. Dagoeneko zortzigarren zenbaki hau Hondarribiko toki publikoetan eskuragarri dago.