- Hondarribiko Udalak kobratzen dituen tasak eta zergak izoztuta geldituko dira 2022. urtean, bederatzigarren urtez jarrain. "Aurreko urteetatik aldaketarik egin ez dugunez, ez du inolako tramitaziorik behar eta ez dugu Plenotik pasa behar", azaldu zuen atzo Txomin Sagarzazu alkateak. Hiriko egoera ekonomikoa hobera joan den arren, tokiko gobernuak badaki "jende askok oraindik denbora beharko duela pandemia aurreko egoerara itzultzeko". Horregatik, gobernuak Udaletik egiten den presio fiskala ez areagotzea erabaki du. Udalaren egoera ekonomiko ona neurri hau ahalbidetu egiten duela nabarmendu zuen Sagarzazuk. Bestalde, ostegunean ospatuko den Plenoari dagokionez, Hondarribiko Udala Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzeko proposamena jorratuko dela aurreratu zuten udal Gobernutik. Iniziatiba honek migrazioei modu positiboan erantzutea du helburu.