- Oiartzungo udal kirol instalazioetako prezio publikoen tarifetan murrizketa eskatzeko epea irekita dago azaroaren 10era arte. Aurten, irizpideetako batzuk berritu ditu Udalak: errenta aitorpena aurkezteko modua desberdina da eta desgaitasuna dutenek erraztasun gehiago izango dituzte murrizketa lortzeko. Araudia eta eskaera orria Iragarki Taulan daude eskuragarri.