Hondarribia | HAPOari buruzko tailerra hurrengo astera atzeratu da

01.10.2021 | 00:34

hondarribia – Antolakuntza arrazoiengatik, komunikazioa indartzeko eta jende gehiagorengana iristeko, gaur egin behar zen Hondarribiko Hiri Antolamendu Plan Orokorrari buruzko tailerra atzeratzea erabaki du Udalak. Tailerra urriaen 8ra atzeratuko da. Hilaren 15eko eta 22ko gainerako tailerrek egun berean jarraitzen dute. Dagoeneko izena eman zutenekin harremanetan jarriko dira Udaletik, datorren urriaren 8ko tailerrerako parte-hartzea baieztatzeko.

noticias de noticiasdegipuzkoa