- Bihar Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta hartara, Hondarribian hainbat ekitaldi eramango dira aurrera. Aurkezpena atzo burutu zen Hondarribian, eta han izan zen Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi den Go-tzone Larrarte, eta Hondarribian adineko pertsonekin lan egiten duten zenbait elkarte.

"Egun honen helburua adineko helduek giza garapenari eta garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena aitortzea da, bai eta munduko zahartze demografikoari lotutako aukerak eta erronkak nabarmentzea ere", gogorarazi zuen Larrartek.

Testuinguru horretan, biharkorako ekitaldi ugari antolatu dira. Goizeko 11.00etan Tipi-Tapa ibilaldia antolatu da, Itsas Etxetik aterata, eta edonork parte hartu ahal izango du. Ordu berean Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa erakundetik hitzaldi bat eskainiko dute Alde Zaharreko Kultur Etxean, sarrera librearekin. Ondoren, 12.00etan lerroko dantzen masterclass bat egingo da Kasino Zaharreko lorategietan.

Arratsaldean, ekitaldiak triziklo irteera batekin jarraituko dute, 15.30ean, Balazta Elkarteko kideen eskutik San Gabriel egoitzako erabiltzaileekin. Segituan, 17.00etan Tren Berdeak irteera kulturala egingo du Hondarribian zehar, San Juan de Dioseko biribilgunetik aterata. Azkenik, 19.00etan bigarren hitzaldi bat eskainiko da Kultur Etxea, edadismoari buruzkoa, sarrera librearekin.