- Irungo Ezker Abertzaleakeko kideek elkarretaratze bat antolatu dute gaur arratsaldean gauzatzeko asmoarekin. Irungo San Juan enparantzan izango da arratsaldeko 19.30ean. "Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza", salatzen dute Irungo Ezker Abertzaleaketik, elkarretaratzea iragartzen duen oharrean. "Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela", jarraitzen du kolektiboaren deialdiak.

Taldearen ustez, arazo hau "ez da gutxiagorako, izan ere, aurtengo urtea beltza doa oso; 46 behargin hil dira honezkero terrorismo honen eraginez". Azkena, pasa den astean Igan-tzin zendu zen Irungo bizilaguna. "Datu beldurgarriok ikusirik, ezinbestean eragin behar dugulakoan antolatu dugu aipatutako elkarretaratzea", azaldu dute Esker Abertzaleaketik. Deialdiaren bidez, gonbita luzatu nahi diete Irungo eta gertuko beharginei beraiekin batera bertan parte hartzera.