- Aurten, zazpigarren aldiz, Jaizkibel Konpainiak Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria antolatu du, justu Alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu zenetik 25 urte betetzen diren unean. Sariaren helburua emakume eta gizonen arteko eskubide berdintasunaren alde lan egin eta egiten dutenen jarduna azpimarratzea da, Hondarribia, "plastiko beltzen hiria izatetik, berdintasunaren hiria izatera heldu dadin" lagun-tzeko asmoz, Jaizkibeletik diotenez. Epaimahaiak (Garbiñe Biurrun, Maddalen Iriarte, Nieves Altza Arantza Egiguren, Iñigo Lamarka eta Xabier Lapitz) Bitoriano Etxabe (Hondarribiko bikario ohia) izendatu du sarirako eta erabakia azaltzeko epaimahaiak erabili dituen argudioa hau da: "Konponbidea lortzeko egindako ahalegina, horretarako izan zuen ausardia". Sari banaketa irailaren 19an, Hondarribiko auditoriumean, arratsaldeko 18.30ean izango da.