- Datorren ostegunean, uztailak 22, itxiko da Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei aurten eskaintzen dizkien dirulagun-tzetara aurkezteko epea. Hala eman zuen aditzera atzo Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak: "Epea zabaldu eta berehala bilera bat egin genuen erakunde gehienekin, denon artean erreztasun gehienak jar ditzagun dirulaguntzak eskatu eta ematea erraztu daitezen". Diru partidak jasotzeko, erakunde edo organizazioen jarduerek bat egin behar dute deialdiaren xedearekin eta entitateek ordezkaritza izan behar dute Gipuzkoako lurraldean. Guztira, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat 221.086 euro bideratuko ditu Hondarribiko Udalak aurten, 2021 eta 2020ko kopuruak batera banatuko direlarik. Eskaerak egiteko izapideak Javier Ugarte kaleko BAZeko bulegoetan egin daitezke, udal instalakuntzaren udako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.30era.