- Hondar Kirolak proiektua martxan da uda honetan ere ere. Maria Serrano zinegotziak ekimenaren xedea gogorarazi zuen: "aisialdi osasuntsuan oinarritutako topaketa eta parte-hartze esparru bat gazteei eskaintzea da". Hondarribiko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatu du.

"Ikasturtean zehar arlo ezberdinetan garatzen ditugun proiektuak bukatu eta baloratu ondoren udako testuingurura egokitutako ekintzei ekingo diegu", zioen Serranok, proeiktuan Zerbitzuko teknikariek herriko bitartekari gazteen laguntza izango dutela argituz. Gazte talde honek, modu boluntarioan, espazioa kudeatzeko eta dinamizatzeko aukera izango du. Programaren baitan, uztailaren 30era arte asteartetik osteguneta eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara, programazio eta ekin-tza ezberdinak burutuko dira Hondarribiko hondartzan.

Aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat dugu, informazio puntu eta elkargunea eta, uda honetan ere, izena emateko gunea izango delarik. Hondar-tzako udal instalakuntza hauetan kirol animazioak eskainiko dituzte bitartekari gazteek, batez ere futbol eta boleibol partidak. Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie. Gainera, Txingudi Rugby kluba eta Marlaxka Xake taldea ekitaldiak antolatuko dituzte bertan.