- Pasa den uztailaren 8an, Irungo EAJren Uri Batzarrak taldearen Uri Buru Batzarraren (UBB-aren) 2021-2023 agintaldirako lehendakaria eta bokalak aukeratu zituen. Zor-tzi kide berretsi zituzten euren karguak, eta taldekide berri bat aukeratu zuten, taldetik diotenez, “aire fresko eta gaztea” ekarriko duena. “Irungo gazteei ahalik eta ekarpenik handiena egiteko eta haiek ordezkatzeko gogoa duen Egikide bat” hautatu dute Irungo jeltzaleek. Era berean, Aitor Olaizola Zubillaga, informatikan lizentziaduna, aurretik Euskadi Buru Batzarreko burukide izandakoa eta IZFEko egungo zuzendari nagusia, Irungo UBBko presidentea izaten jarraituko du. “Irungo Uri Buru Batzar berrian lanean jarraituko dugu Irunen beharrezkoa ikusten dugun aldaketaren alde, herritarrek etengabe eskatzen duten aldaketaren alde”, adierazi dute azken egunotan Irungo EAJtik.