Errenteria, EHUko ikastaroen kokaleku

Tokiko gobernantza eredua birpentsatuko dute Lekuona Fabrikan irailaren 9 eta 10ean

02.07.2021 | 01:05

Errenteria – Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Uda Ikastaroek, elkarlanean, antolaturiko Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak izeneko ikastaroa hartuko du Errenteriako Lekuona Fabrikak irailaren 9 eta 10ean.

Aditzera eman dutenez, programa osoa ikusi ahal izango da https://www.uik.eus/eu/covid-19-ondorengo-tokiko-gobernantza-publiko-komunitarioaren-erronkak webgunean eta bertan egin ahal izango da matrikulazioaren tramitea. Izen-ematea irekita dago dagoeneko.

noticias de noticiasdegipuzkoa