- Beste urte batez, Hondarribiko Hondartza kiroldegiak bere erabiltzaileen behar eta gogoei egokitzeko asmoarekin udako kanpaina abiaraziko du uztailaren 1ean. Abonatuentzat izena emateko zabalik dago maiatzaren 3tik, eta abonoa ez dutenentzat ekainaren 1ean irekiko dira. Kiroldegitik gogorarazi nahi izan dutenez, orain arte bezala ingurune seguruan eta indarrean dagoen araudia errepestetatuz lan egingo da udan ere.