- Irungo Amaia kultur zentroko hitzaldi-aretoan (sarrera López de Becerra kaletik), 19.30etik aurrera, Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara euskarazko ikus-en-tzunezkoa eskainiko dute bihar, Eneko Redondo egileak berak aurkeztuta. Zure abenturaren bila zikloaren barruan egingo da jarduera. Ekitaldirako sarrerak doakoak dira, eta gonbidapenak ikus-entzunezkoa hasi baino 30 minutu aurretik Amaiaren lehiatiletan banatzen hasiko dira.