- Apirilaren 8an eta 9an, 2021eko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Hondarribiko kaleetatik igaroko da, eta bi egun horietan ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragina izango du lasterketak. Oro har, trafiko mozketak lasterketaren ibilbidetik doazen edo igarotzen diren kaleetan gauzatuko dira, nagusiki ostegunean 16.00etatik 18.00etara eta ostiralean 12.30etik 14.00etara. Honez gain, lehenengo afekzioak bihar bertan hasiko dira, Ramon Iribarren kaleko 6. zenbakian egongo den helmuga muntatzeko lanak direla eta, zirkulazioa itxita egongo baita kale horretan 18.30etik aurrera. Trafikoa Minatera kaletik desbideratuko da. Gainera, bihartik ostiralera autoak eta motorrak aparkatzeko debekua egongo da hiriko zenbait kaleetan. Trafiko aldaketen xehetasun guztiak udal web orrian (hondarribia.eus) zin-tzilikatu ditu Udalak, baita bere sare sozialetan ere. Era berean, informazio osoa moztutako kaleetako bizilagunei helarazi zaie.