- Hondarribia Pilota Eskolako zazpi pilotari gazte Mexikoko Cancun hirira bidaiatu zuten pasa den ostiralean, bertan, Ipar Amerikako Jai Alai Elkarteak gonbidatuta, zesta punta jaialdi batean parte har-tzeko. Elias Abed Vargas txapelketaren bosgarren edizioa jokatuko da aste honetan, Cancun hiriko Salas frontoian, eta han izango da Hondarribiko delegazioa. Hiri bidasotarretik 13 eta 15 urte bitarteko sei jokalari eta 18 urteko pilotari bat joan dira, Loren Harris Elkarteko presidenteak gonbidatuta.