- Urtarrilaren 25ean Hondarribiko Donosti kaleko mendi hegalean izandako luiziaren ondoren, datorren aste osoan kalea itxi egingo da bertako lurrak jaso eta egonkortu ahal izateko. Hala jakinarazi zuen atzo Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinego-tziak: “Donostia kaleko mendi hegalean, Portuko Santiago kalera ematen duena hain zuzen, luizi bat gertatu zen duela aste batzuk. Udal titulartasuneko lurrak dira eta hori hala izanik, jakin bezain laister bertaratu egin ginen eta urgentziaz enpresa bat kontratu eta egokitze lanak egin genituen”. Orain lur horiek egonkortzeko beharra dago eta ingurua aurretik zegoen bezala uztea izango da obren helburua. “Hala, astelehenean goizeko 7.00etatik kalea itxi egingo da bi zentzutan. Girizi kaletik igo ahal izango da, gero eskuinera egin eta berriz Donosti kalera heltzeko”, amaitu zuen Carrionek.