- Kosta kalean lursail pribatu batean orain dela aste batzuk izandako luizi batean eroritako lurrak jaso-tzen hasi zen atzo Hondarribiko Udala. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak argitu zuenez, “orain egiten ari den lana ondoren lur jabeek bere gain hartuko dute ekonomikoki, eman beharreko urrats administratiboak eman ondoren”. Lanak amaitu eta berehala errepidea berriz irekiko dela Amuteko zentzuan gehitu zuen zinegotziak.