- Hondarribian Inauterietako ekitaldirik egingo ez bada ere, Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Inauterietako XI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Parte- hartzaileek egun hauetan bere erakusleihoak apaindu behar izan dituzte eta bi sari kategoria egongo dira: lehenengoa, erakundeak izendatutako epaimahai baten balorazioaren emaitza gisa; bigarrena, herritarrek gustukoen duten erakusleihoa bozkatu ahal izango dute sare sozialen bitartez. Erakusleihoak bozkatzeko, hondarribiarrek Instagramera edo Facebookera jo beharko dute.