- Hondarribiko Kosta inguruan sortzen ari diren arazoak, obrak, errepide-mozketak eta arriskuak pilatuta daudenez, eta horrek guztiak kezka sorrarazi duenez Amute eta Kostako bizilagunen artean, auzo elkarteak udal arkitektoarekin aurrez aurreko bilera bat egitea eskatu du behar den informazioa biltzeko eta zalantzak argi-tzeko. Auzo elkarteak azken asteotan inguruan izandako luiziak, zenbait eraikinen egoera eta beste gai batzuk jorratu nahi ditu arkitektoarekin.