- Beste urtebetez antolatu du Irungo Berritzeguneak duela lau urte sortutako genero indarkeriaren kontrako Berdintasuna Amets ekimena. Hala eman zuen jakitera atzo entitatearen zuzendariak, Marivi Fernandezek, Parean Elkarteko kide den Ainara Lopezekin batera. Izan ere, aurtengoan ekimenaren berritasun nagusia berritzeguneak elkarte feministarekin landiketzan kudeatuko duela da.

Fernandezek gogorarazi zuenez, ekimena Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko ikastetxe guztiekin partekatzen da eta dagoeneko edizioaren oinarriak eskolei helarazi zaizkiela jakinarazi zuen zuzendariak. Beste urteetan bezela, Berdintasuna Ametsek genero ikuspuntua sustatzea du helburu. Horretarako, berdintasunarekin lotutako edozein motatako produkzio kulturalak (eskulanak, idazlanak, ipuinak, abestiak, ikusentzunezkoak, etab.) sortzea eskatuko zaie bi eskualdeetako ikasleei, banaka edo taldeka egin ahal izango daitezkeenak.

Hala ere, ekimena “lehiaketa bat ez dela” nabarmendu zuen Fernandezek: “Beraz, ez da saririk egongo”. Horren ordez, parte hartzen duten ikastetxe guztiek diploma bat jasoko dute.

Parean Elkarteak antolatzen duen Asun Casasola ipuin lehiaketaren irudia Berdintasuna Amets ekimenaren kartelan egoteaz gain, lankidetzari jarraikiz elkarte feministak bideo bat prestatu du parte-har-tzea sustatzeko. Eskolei helarazi zaien ikusentzunezkoan, zenbait euskal artistek (esaterako, Go!azen telesailaren aktoreek; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Fermin Muguruza musikariak) ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete ikasleei.

Bere aldetik. Lopezek Parean Elkartearentzat lankidetza hau “oso pozgarria” dela adierazi zuen: “Hezkuntzarekin bideak elkartzea oso garrantzi-tsua da guretzat”.