- Hiriko ostalaritza sektoreari bere babesa adierazi nahi izan zion atzo adierazpen instituzional baten bidez Hondarribiko Udalak, bertan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien akordioarekin (EAJ, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu), “COVID-19ak sortutako pandemiagatik eragin handienetakoa izan duen sektorea baita”.

Idatzian, udal talde politikoek sekore honek tokiko ehun ekonomikoan duen garrantzia azpimarratzen dute. Gainera bertako tradizio gastronomikoa ezagutarazteko funtsezko bide bat dela argi uzten du adierazpenak; honek dioen bezala, Hondarribiko ostalaritzak “bertako produktua, lehorrekoa eta itsasokoa, balioan jar-tzen du sukaldarien bidez eta euren sukalde-jardunen bidez ezagueraren transmisioa egiten dute.

Hiriko turismoaren garapenean sukaldaritzaren indarra ere aipa-tzen du Udalak bere komunikatuan: “Ostalaritzako langileen ahaleginak eta ilusioak Hondarribia euskal gastronomiaren mapan kokatu dute, eta gure herria nahitaez bisitatu beharra da Euskadiz, Gipuzkoaz eta herriaz gozatzera etortzen direnen-tzat nahiz bertakoentzat”.

Azken hilabeteetan sektoreak bizi izan duen egoera zaila “hurbil-hurbiletik” ezagutzen duela ziurtatzen zuten Udaletik idatzian eta, ildo horretan, 2020an hartutako neurriak gogorarazi zuen instituzioak. Horrez gain, Udalak ostalaritzarekin batera hasitako gogoeta prozesua jakitera eman zuen: tokiko administrazioak “sektorearen eragileekin batera eta udal talde guztien parte-hartzearekin lan mahai bat jarri du martxan ostalaritza eta bere partaideak balioan jartzen dituzten ekin-tzak proiektatzeko eta elkarrekin datozen hilabeteetarako proiektuak planifikatzeko”.

Udal ordezkarientzat ostalaritza establezimenduek aurten egindako “sakrifizioak ez luke alferrik izan behar”. Horregatik, orain, ostalaritzaz zertxobait gozatu ahal den denboraldi honetan, Udalak arduratsuak izaten jarraitzeko eta segurtasun eta higiene gomendio guztiak jarraituz jarduteko deia helarazi zien hondarribiarrei. Udalarentzat jokabide ardura- tsu hori, “herritarrek sektorearekin izango duten elkartasun seinale handiena” izan daiteke.