- Txingudiko Zebitzuaketik jakinarazi dutenez, abenduaren 24eko eta 31ko gauetan ez da hondakinak biltzeko zerbitzurik egongo; beraz, arren eskatu dute gau horietan zaborra kalera ez ateratzea. Era berean, Araso eta Akartegiko Garbiguneak egun horietan soilik goizez egongo direla irekita iragarri dute Mankomunitatetik, 10.00etatik 13.00ak arte.