- "OSI Bidasoatik jakinarazi zaigunez, Osakidetzak jadanik ez du gehiago erabiliko Itsas Etxeko Auditorioa aurtengo txertoaren kanpainan, eta gaur ostirala izango da azken eguna". Hala adierazi zuen atzo Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak, gripearen txetoaren kanpainari buruz. Ildo horretan, Sagarazuk Osakidetzak bere eskerrak adierazteko instalazioa lagatzeagatik Udalarekin kontaktuan jarri dela adierazi zuen, "lana segurtasun neurri hobeagoekin egiteko aukera izan dutelako". Azken datuen arabera, Hondarribian 3.800 pertsonak baino gehiagok jaso dute gripearen aurkako txertoa eta arriskua duten pertsonen taldearentzat planteatutako helburuak bete dira. "Aste hauetan, arrisku-taldean ez egon arren, txertoa eskatu duten pertsonak txertatzen ari dira eta bere baliabideak erabiliz jarraituko dute; eskerrak guk eman behar dizkiegu Osasun Arloko profesionalei egiten ari diren lanagatik", amaitu zuen alkateak.