Familia Ola programak jarduera berriak antolatu ditu

Irungo Udalaren Euskara arloaren ekimena familiarteko euskararen transmisioa sustatu nahi du

18.11.2020 | 02:41

irun – Irungo Udalak, Euskara arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu zen: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat. Aurten, programa horren baitan hiru ekimen iragarri ditu Euskara arloak: lehenik eta behin, azaroaren 27an Maite Franco ipuin kontalariak saio bat eskainiko du, abenduaren 4an papiroflexia tailer bat ospatuko da eta, amaitzeko, abenduaren 9rako argazki rally bat antolatu da. Programa Urtxintxa Elkarteak dinamizatuko du. Osasun neurriak direla eta, jardueretan maskara erabili beharko da nahitaez, tenperatura neurtuko zaie parte-hartzaileei, eta taldeak murriztuak izango dira beti. Udal webgunean eta 943 505 272 telefonoan kontsultatu daiteke informazio osoa, eta azaroaren 20ra arte eman daiteke izena, irun.org helbidean.