- Pandemiaren bilakaera negatiboaren ondorioz itxi behar izan dituzten Irungo eta Hondarribiko ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak 2020ko uraren eta hondakinen azken hiru fakturak ordaintzetik salbuetsiko dira; hala jakinarazi zuen atzo Txingudiko Zerbitzuakek. Laguntza berriak lortzeko, lokalek nahitaez azaroaren 22a baino lehen txinzer.eus webgunearen bidez eskatu beharko dute salbuespena. Horrela, eskaerak azaroa amaitu baino lehen ebatziko dira, eta baldin-tzak betetzen dituzten negozioak 2020ko urriko, azaroko eta abenduko fakturen %100etik salbuetsiko dira. Aurreko deialdian laguntza eskatu zutenek ez dute berriro eskatu beharko, eta beste hilabete bat aplikatuko zaie automatikoki salbuespen horretan. Orain arte 60 ostalaritza negoziok eskatu dute laguntza, eta, kalkuluen arabera, Irungo eta Hondarribiko 420 saltoki inguruk jasan dute sektorearen itxieraren eragina.