- Pandemia egoera dela eta, iaz jaiotako 120 haurrengatik aurten egin beharreko Zuhaitz Eguna bertan behera geratzen da. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak: "Hasiera batean apirilean egiteko asmoa genuen, urtero egin ohi den moduan azken 25 urteetan. Halere, orduan konfinamendu egoeran geundenez, udazkenera uztea erabaki genuen, egoerak hobera egingo zuelakoan". Udazkena iritsi eta gero, Udalak erraztasunez ondorioztatu du "ezinezkoa dela aurten Zuhaitz Eguna ospatzea" eta nahitaez datorren urterarte utzi beharko dela. "Pena bat da, baina ez dago beste aukerarik", jarraitu zuen Silanesek. "Dena ongi badoa, 2021eko udaberrian ospatuko dugu 2020an eta 2019an jaio diran hondarribiarren omenezko Zuhaitz Eguna, baina egoera orduan nolakoa den aztertu ondoren izango da", amaitu zuen zinegotziak.