- Hondarribian bizi den pandemiaren egoeraren balorazioa eta Udaletik egiten ari den lanaren errepaso bat egin zituen atzo Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk. Adierazi zuenez, Hondarribiko osasun datuak inguruko herrienak baino hobeagoak badira ere, "datuak egunero aldatzen direnez, kontu handiarekin hartu beharrekoak dira". Ildo horretan, herritarrak erantzukizunez jokatzen ari direla uste duela esan zuen.

Azken egunen errepasoa eginez, alkateak astelehenean BAZa itxi behar izan zela gogorarazi zuen, positibo batengatik. Protokoloa zerbitzua berriz martxan jartzea azkar ahalbitedu bazuen ere, alkateak barkamenak eskatu zizkien herritarrei. Gainera, birusa San Gabriel egoitzan heriotza bat eragin duela iragarri zuen Sagarzazuk, eta familiari bere doluminak helarazi izan nahi zizkien. Bestalde, Udalak ESI Bidasoarekin lankidetza errazteko eguneroko komunikazioa manten-tzen duela adierazi zuen alkateak.

"Gizarte Zerbitzuei dagokionez, ia 280.000 euro bideratu dira diru-laguntzetan, eta beste 226.000 Irunekin batera abian daukagun Zubia Zentrorako", zioen Sagarzazuk. Itxeki Hondarribia planaren laguntzei dagokionez, laguntzak nahi baino "mantsoagoak" ateratzen ari direla onartu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren denda bonoak martxan daudela jakinarazi zuen.