- Errenteriako Niessen kulturguneak hainbat antzezlan eta dantza ikuskizun emango ditu azaroan zehar, beti ere ikusleen segurtasuna lehenetsita sortutako protokoloari jarraituz.

Hilaren 8an, Chévere konpainiak Curva España antzezlana eskainiko du 19.00etan. Galizian gertatutako krimen erreal bat du oinarrian.

Astebete geroago, hilaren 15ean, Acto II taldeak Errenteriako hamar emakume migratzailerekin sortutako antzezlana ikusteko aukera izango da: Emakumeok mugimenduan. Testimonios de migración. 19.00etan hasiko da.

Familiarteko publikoak Vol'e Temps konpainiaren Distans zirku garaikide proposamenaz gozatzeko aukera izango du azaroaren 20an, 18.00etan.

Kukai Dantzak ere hartuko du auditorioko oholtza, azaroan, Hnuy Illa lanarekin. Bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 21ean, 20.00etan, lehendabizikoa eta hurrengo egunean, hilaren 22an, 19.00etan, bigarrena.

Azkenik, azaroaren 23an Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean antzezlana eskainiko da.