- Lapurriturriko informazio guneak onddoak eta perretxikoak ezagutzeko ibilaldi batekin itxiko du aurtengo denboraldia. Irteera urriaren 24ean izango da eta inskripzioak Irungo udal webgunean (irun.org) egin ahalko dira urriaren 22ra arte. Osasun arauak kontuan izanik, gehienez 18 lagun parte hartu ahal izango dute ekimenean, bi taldetan banatuta. Jesús María Orcajo eta Patxi Lago adituek izango dira aktibitatearen dinamizatzaileak.